Azpilkueta eta Xabierko San Frantziskoren arteko lotura

Xabierko San Frantziskoren ama Azpilkuetan sortu omen zen

Xabierko San Frantziskoren eguna aprobetxatuz ( abenduak 3), Baztango Azpilkueta herrian eginen dugu geldialdia. diotenez, bertan sortu zen, Azpilikuetako Maria , Xabierko San Frantziskoren ama. Frogatuta ez badago ere, uste da haren ama eta Nafarroako zaindaria bera ere Azpilketan sortu zirela.

Maria Azpilkuetaren sortxetxea, Azpilkueta jauregia izanen zen: Erdi Aroko lehen dorrea, eta bailararen benetako gotorlekua.

Usteak alde batera utzita, egia da Xabierko San Frantziskoren anaiak maiz joaten zirela herrira, Gaztelako Koroak Nafarroa erosotu zuen garaian. Xabierko San Frantziskoren anaiek Amaiurren borrokatu zuten Nafarroako Independentziaren alde, 1522ko borrokan.

Santuaren, eta haren familiarekiko gurtza mantentzen da egun Azpilkuetan; eta abenduaren 3an, Apaioa auzoan, misiolariaren izena daraman ermitan elkartzen dira herritarrak.

Bitxikeriak
Nola iritsi: N-121-B errepidean, alde batean Arizkun eta Erratzura joateko errepidea dago, eta bidegurutze berean, beste aldean, Azpilkuetara joateko bidea.

Arkitektura: Azpilkueta Jauregiaz gain, Iriartea Etxea nabarmentzen da. Aipatzekoa etxeak duen armarria, zeinetak  kasko gogor eta astuna profilezko giza aurpegi batek ordezkatu du, garaiko artisten koadroetatik erauzia (hazpegiak, bibotea, kokotsa eta kapela). Oraindik ere ikus daitezke armarridun koadroak izan zuen kolorearen arrastoak.

Azpilkueta auzoak: Herriguneaz gain, Apaioa, Arribiltoa, Zuaztoi eta Urrasun auzoak daude.