Baztan-Bidasoa ikuspegi artistikotik
Baztango Udalak antolatuta, aurten ere hemen da “Artearen Ibilbidea”
Baztan-Bidasoko paisaiak liluragarriak dira eta hortaz ere, behin eta berriz margotuak . Naturak eskaintzen digun edertasuna eta kolore dantzak zentzumenak astintzen dizkigu. Hitzekin adierazi ezin dena, pinzela eskutan eta kolore paleta hartuta adierazi dute behin baino gehiagotan margolariek. Uda iristen delarik, Baztango artistek euren estudioetako ateak zabaltzen dituzte euren artelanak erakusteko. Horixe da “Artearen ibibidea”, erakusketaz-erakusketa bidaiatzeko proposamena.
XVIII. Artearen Ibilbideak, erakusketaz erakusketa garamatza
Aurtengo ibilbideak Erratzutik Elizondoraino garamatza, Arizkun herritik eta Bozate auzotik pasatuz. margolan eta eskulturaz osaturiko zortzi geldialdi ditu.
Erratzun Diana Iniesta margolariaren erakusketa dago; Arizkungo Bozate auzoan, Xabier Santxotena eskultorearen lanak eta Teresa Lafragua margolariarenak aurkituko ditugu; Arizkun herrian, Xabier Soubeleten erakusketa aurkituko dugu eta Elizondon, Jose Luis Alzugaray, Tomas Sobrino eta Iñaki Beorleguiren pintura erakusketez gozatzeko aukera izango dugu. Hain zuzen ere, Iñaki Beorleguiren “Jatorriaren sustraia” izeneko erakusketa izango da aurtengo ibilbidean ateak zabaltzen lehendabizikoa, ortziralean, uztailaren 9an.
Hortik aitzin, pixkanaka-pixkanaka erakusgela ezberdinek ateak zabalduko dituzte eta abuztua osoan zehar bisitatzeko aukera izenen da.
Ikusi HEMEN Artearen Ibilbidea osatzen duten 8 erakusketen xehetasun guztiak: tokia, data, ordutegiak…