Ramon Garcia de Cortazar da #Comecaza 2022ko argazki lehiaketaren irabazlea

Zorionak!

Aurtengo argazki irabazlea “Kristal ogi xerra, onddo eta arrautze ekologiko gorringoarekin” izeneko argazkia da, Ramon Garcia de Cortazarrek Donamariako Benta jatetxean egindakoa.

Hogei argazki izan dira lehian Baztan-Bidasoko Ehiza Jardunaldi Gastronomikoen baitan burutu den VIII. Argazki lehiaketan. Ez da lan erraza epaimahaiak izan duena, baina azkenean  Ramon Garcia de Cortazarren argazkia aukeratu du irabazle. Argazkia kalitatea eta kolorren bixitasuna azpimarratu dute. Eta bertan ehiza agertzen ez bada ere, Ehiza Jardunaldiak ehiza baino gehiago badirela agertzen du argazkiak. Onddoak, gaztainak, udazkeneko zaporeak eta garaian garaiko produktuez egindako sukaldaritza jasangarria eta zirkularra aintzat hartu nahi izan du epaimahaiak .

Saria…

Saria bi lagunenda otordua bat da. Aurtengo Ehiza Jardunaldi Gastronomikoen baitan gozatu behar dena. 11 jatetxe parte hartzaile, 11 menu  esakintza aukeran! Horrez gain, argazki irabazleak 2023ko Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak ilustratuko ditu.

Baztan-Bidasoa Turismoa Elkarteak lehiaketara aurkeztu diren argazkiak zabaltzeko eskubidea du. Argazkiak elkartearen hedapen-plataformetan erabili ahal izango dira, ehizari buruzko jardunaldi gastronomikoak eta elkartea bera sustatzeko.

Lerro hauen bidez, irabazlea zpriontzeaz gain, VIII. Ehiza lehiaketan parte hartu duten guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu. Bien bitartean, gogoratu Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak azaroaren 30era arte luzatuko direla.

Kontsultatu HEMEN menuak eta…ON EGIN!!!