Baztan-Bidasoa ezagutzeko 18 esperientzia ezberdin!
Aurten 18 prestatu ditu Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak zuretzat! 18 esperientzia eskualdea zentzumen guztiekin gozatzeko!

JAITSI 2025eko bisita gidatuen eskuorria.
Webgunean ere bisita guztien informazioa aurkituko duzu: Zer egin / bisita gidatuak atalean
Bisita gidatuak
Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak 2025eko bisita gidatuen eskuorria eta QRa prest ditu, eskualdean egin daitezkeen bisita gidatuen zerrenda bisitariaren eskura jartzeko.
Edizio berri honetan 18 esperientzia eskaintzen dira, Baztan-Bidasoa zentzumen guztiekin gozatzeko! Bisita gastronomikoak daude: taloa eta gasna nola egiten diren ikusteko; bisita kulturalak: herrien historia eta istorioak ezagutzeko; eta abenturaz eta kirolaz gozatzeko bisitak: eskape room ezberdinak, espeleologia egiteko aukera, bizikletaz egiteko ibilbideak, tirolinak…
Eskuorrian, bisita guztiak, eta bisita bakoitzaren baldintzak zehazten dira: tokia, maiztasuna, ordutegia. Eskuorria eskuragarri dago Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteko establezimenduetan, eskualdeko turismo bulegoetan eta web orrian QR bidez deskargatu ahal izateko.
Ekimena, Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak sustatu eta Nafarroako Gobernuko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak diruz laguntzen du.
Antolatzailea: Baztan-Bidasoa Turismo Elkartea
Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen du.