Euskaraz blai udalekuak! Uda euskaraz!

Euskaraz blai udalekuak! Uda euskaraz gozatzeko!

Zure seme-alabek uda ezberdin eta ahaztezinaz gozatzea nahi baduzu, eman izena “Euskaraz blai udalekuetan”!  Beintza Labaien eta Arantzako Aterpeek, Baztan-Bidasoa Turismoa Elkartearen laguntzarekin antolatutatako udalekuak.

Bi eskaintza daude 8 eta 17 urte bitarteko gazteentzat: “Euskaraz blai udalekuak” eta “Udaleku ibiltariak, kontrabandoko bideetatik”. Zure seme-alabei opor zirraragarriak, eta euskaraz gozatzeko aukera emango dieten udalekuak biak.

Euskaraz blai. Eman izena HEMEN

Udaleku ibiltaria. Eman izena HEMEN

Taldeak adinaren arabera banatzen dira: 2008-2011 urte bitartean jaiotakoak, printzipioz, Arantzara doaz eta  2012-2015 urteen artean jaiotakoak Beintzara. Izena ematearekin batera plaza ziurtatuta dago!

 

 

  

Udaleku hauen helburua EUSKARAZ BIZITZEA da, gure hizkuntzaren erabilera ikasgeletatik ateratzea, euskara aisialdian eta denbora librean ere erabiltzea, egunerokoan komunikatzeko balio izatea, gozatzeko, jolasteko eta harremanak izateko.

Astebeteko egonaldietan, zuen seme-alabek hainbat jarduera egingo dituzte, hala nola mendi-ibilaldiak, espeleologia, baserrira bisitak, arborismoa, urtegi batean igeri…baina, batez ere, lagunak eginen dituzte, eta udaz gozatuko dute naturan eta euskaraz.

Deskargatu liburuxka HEMEN

Txandak:
1. txanda Ekainak 29 de junio-uztailak 5 de julio
2. txanda Uztailak 6-12 de julio
3.1 txanda Uztailak 13-19 de julio
3.2 txanda Uztailak 14-20 de julio (11-14 urte, (2014-2012)
4. txanda Uztailak 20-26 de julio
5. txanda Uztailak 27 de julio – Abuztuak 2 de agosto
6. txanda Abuztuak 3-9 de agosto

 

Udaleku ibiltaria, kontrabandoaren bideetatik

Edizio honetan jarraipena izango du, halaber, Kontrabandisten bideetatik egiten den Udaleku ibiltariak. Udaleku hau etapaka garatzen da, kontrabandistek antzina Arritxulo (Oiartzun), Arantzako Aterpe eta Beintza Labaien aterpetxeen artean erabiltzen zituzten bideetatik. Aukera honek astebeteko iraupena du eta 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago (18 urtetik gorakoak galdetu).

Txandak:

1. txanda Abuztuak 17-23 Agosto Tokia bada / Libre
2. txanda Abuztuak 24-30 Agosto Tokia bada / Libre

Deskargatu liburuxka HEMEN

Argibideak eta izen-emateak: https://euskarazblaiudalekuak.com /

Telefono bidezko arreta: Goizez: 948 59 23 23 (09:00-14:00 asteartetik, ostiralera)

Arratsaldez: 622 72 89 84 (15:00-17:00, astelehenetik, ostiralera)

E-maila: info@euskarazblaiudalekuak.com

👉 Jarrai gaitzazu Instagramen