Hiruko Escape Room
Honaino iritsi bazara, zerbait berezia duzu. Baina oraindik asko duzu frogatzeko…
Hiruko Korporazioaren orrialde sekretura iritsi zara.Orrialde honetan aurkituko duzun guztia sailkatutako materiala da. Isilpeko informazioa partekatzea erabat debekatuta dago. Hala egiten baduzu, korporazioak arazoa konpontzeko beharrezko neurriak hartuko ditu.
Hiruko Korporazioa
Hiruko Korporazioa, lege naturala desafiatzen duten pertsona, entitate, leku, objektu eta fenomeno anomaloak leku segurura eraman eta aztertzeko helburua duen erakunde sekretu bat da. Kontrolatu gabe utziz gero, mehatxu bat suposatuko lukete gizakientzat, edo, gutxienez, gizateriaren errealitate eta normaltasun zentzuarentzat.
Prozedurak
Hiruko Korporazioak anomalien existentzia sekretuan gordetzen du izua saihesteko eta giza zibilizazioak normal funtziona dezan.
Elementu bat aurkitzen denean, Hiruko Korporazioak agenteak bidaltzen ditu elementua hauen instalazioetako batera garraiatzeko. Hau ezinezkoa izango balitz, aurkitutako leku berean hartzen dituzte segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurriak. Anomaliak jasotakoan, Korporazioko zientzialariek aztertzen dituzte.

Mailak
Enpresa maila desberdinetako langilez osatuta dago. Maila gorena dutenak A mailakoak dira, maila baxuenekoak D mailakoak diren bitartean.
Korporazioak “D mailako langileak” bidaltzen ditu anomalia arriskutsuekin elkarreragiteko, hauen garrantzia urria dela eta.
Korporazioak “D mailako langileak” bidaltzen ditu anomalia arriskutsuekin elkarreragiteko, hauen garrantzia urria dela eta.
Info + HIRUKO KORPORAZIOA
Erreserbak 👉HEMEN
Kontaktua
- 666 555 454
- www.hirukoescape.com
- @hirukoeskape
- Hiruko Eskape