Sutondoan, hemen eta orain
Hauxe gure proposamena: gure landetxe eta establezimenduetan asteburua igarotzea. Oraingo honetan, neguan gaudela eta maiteminduen eguna gertu dagoela kontuan hartuta, beheko sua duen landetxeren batean ostatu hartzea proposatzen dizugu.



Baztan-Bidasoko establezimendu aunitzetan beheko sua aurkituko duzu eta guztietan berogailu aproposa neguko hotzari aurre egiteko. Ez hori bakarrik, gure elkarteko kide da Mendialdea Apartamentuak, Nafarroan eta estatu osoan dauden passivhous landetxe gutxietako bat.


Gure establezimendu guztiak baztan-bidasoa.com webgunean aurkituko dituzu, eta bertatik zuzenean erreserba egin, bitartekaririk gabe. Gure webgunean gure etxe guztien ezaugarriak kontsultatu ahal izango dituzu.
Baztan-Bidasoa maitasunaren harana den ala ez ez dizugu erranen, bai ordea bikotakidearekin etortzeko toki aproposa dela
Zer moduz menu “afrodisiako” bat zure egonaldia dastatzeko?
Diotenez, elikagai afrodisiakoak dira jendea elikaduragatik kitzikatzen dutenak, funtzio basodilatatzailea dutenak edo prozesu hormonal batean inplikatuta daudenak eta sexu-kitzikapena bultzatzen lagun dezaketenak: Txokolatea, banana, marrubiak eta txistorra! Bai, ongio entzun duzu!
Gure jatetxeetan elikagai “afrodisiakoekin” sukaldatutako menuak aurkituko dituzula ziurtatzen dizugu, baina ez dizkizugu horien ondorioak bermatuko.

