Ba al zenekien Galesen “Maiteminduen eguna” zurezko koilarak oparituz ospatzen dutela? Zergatik ez hemen ere?
Bitxia iruditu zaigu ekimena, jasangarria izateaz gain, eta horregatik Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak “Maiteminduen eguna” modu berezi horretan ospatzera gonbidatu nahi zaitu: zergatik ez diozu maite duzun pertsona horri zure maitasuna zurezko artisau koilara batekin adierazten?
Egun hau ospatzeko, eta bertako produktuak, eta produktu artisauak kontsumitzen laguntzeko beste modu bat izan daiteke. Beste eratako oparien aldeko apostua egiteko aukera dugu: bertakoa erosi, eta jar dezagun balioan gurea dena!
Maitasuna su motelean prestatzen da, banabarrak lapikoan prestatzen diren bezala, bor-bor. Eta maitasunak ere bueltak behar ditu, irabiatu egin behar da bizirik mantentzeko, itsastita gera ez dadin. Haren usaina goxoa da, arima elikatzen duen horietakoa, eta lurrina ez bezala, dosi eskuzabaletan jan behar da, ahal dela koilarakadaka.
Non erosi “maitasunaren koilarak”
Baztan-Bidasoa Turismoan zorionekoak gara eta Ixiart dugu.
Itziar Mielgo da gaur egun zura lantzen jarraitzen duen artisau bakarrenetakoa. Bere produktuen artean, egurrezko tailuez eta ezpelezko koilaraz gain, argizaiolak nabarmentzen dira.
Egurrezko koilara batekin, argizaiola batekin, zein artisau tailu batekin, egin apostu bertako produktuen alde. Kontsumitu bihotzarekin, eta buruarekin.
Egin zure eskaera HEMEN
Zergatik oparitzen da koilara bat Galesen?
Kondairak dioenez, bazen Dwynwen izeneko printzesa bat, Brychan Brycheniog erregearen alaba. Maelon gazte plebeioak printzesarekin ezkondu nahi zuen, baina aitak ez zuen gaztea begi onez ikusten. Maiteminduta zegoen bikotea, baina haien maitasuna ez zen nahikoa bien artean zegoen harresia eraisteko. Hartara, printzesak otoi egin zuen maitasun hura penarik eta aintzarik gabe igaro zedin.
Behin eta berriz egiten zituen otoitzei aingeru batek erantzun zien, eta senargaiari ukendu bat eman zion.
Dirudienez, ukenduak emankorra izan zen. Dwynwenek jauregi-bizitza utzi eta ermitau bizitza egiteko prest agertu zen Llanddwyn uharte txikian. Bertan, sendabelarrekin ukenduak egiten zituen maitasun eritasunak sendatzeko.
Gauzak horrela, uhartea erromesaldi leku bihurtu zen arazoak zituzten bikoteentzat. Baita haien elkartzeak bedeinkatzeko eta horiek betierekoak izan zitezen erregutzeko ere.
Gaur egun, uharteak bere konpromisoa zigilatu nahi dutenen erromesleku izaten jarraitzen du, eta zurezko koilara, printzesak edabe sekretuetarako landareak nahasteko erabiltzen zuen tresna kuttuna, maitasunaren sinbolo bihurtu da.