“Lan Gaua”, kontrabandisten bideetan barna

Azaroko ilargi betearekin bat eginez izanen da aurtengo “Lan Gaua”

Gaueko ibilaldi gidatua azaroaren 16an eginen da, Iturengo bidezidorretan barna.

Irteera eta iritsiera tokia, Tresanea Apartamentuak izanen dira.

Luzeeran 9 kilometroko ibilbidea prestatu dute aurten, 3 orduko iraupenekoa, gutxi gora-behera. Ilargiaren argitan, kontrabandistek egiten zuten bezala. Iluntasunaren konplizitatearekin, gerra ostean errazionamendu-kartillak familiei elikatzeko ia tarterik uzten ez zien urteetan, produktuez kargatuta paketeak bizkarren ahrtu eta muga pasatzen zuten eskualdeko herritarrek.

 

 

Antolatzailea, Bidasoako Kontrabandistak izanik, ekimenak. Tresanea Apartamentuen, Iturengo Udalen eta BAztan-Bidasoa Turismo Elkartearen laguntzarekin eginen da.

Izen ematea

Izena emateko, pertsona bakoitzak, bizum bidez 10 €ordaindu beharko ditu.Bizuma egiteko zenbakia: 659 47 73 96 . Ordainketaren kontzeptuan beharrezkoa da honako hau jartzea:  Lan Gaua, heldu baten izena eta abizena, eta parte hartuko duten pertsonen kopurua. (Izena emateko epea: azaroaren 11ra arte).

Irteera 19:30ean izango da, Iturengo Tresanea apartamentuetan. Eta martxa ordubete beranduago abiatuko da, 20:30ean, toki beretik..

+ INFO: Baztan-Bidasoa Turismo Elkartea 948 59 23 23 (astelehenetik ostiralera 09:00h-14:00h)

Info@baztan-bidasoa.com

www.kontrabandistak.com

Oharra: Mendiko arropa eta oinetako egokiak eramatea gomendatzen da, baita argia edo frontala ere, eta mokadua egiteko zeozer..

Kontrabandoa Baztan-Bidasoan

Ez ziren urte errazak izan gerraondokoak, familia ugariak eta ahora eramateko gutxi. Eskasia handia zen, eta zerbait egin behar zen seme-alaba guztiak elikatzeko.

Kontrabandoa, «Gau lana», Baztan-Bidasoko familia askoren biziraupenerako «laguntza» ekonomikoa izan zen. Egunez baserrian lan egiten zuten, eta gauez, mendian. Paketeak bizkarrean hartu, eta mugaz gaindi “debekatutako” produktuak eraman eta ekartzen zituzten: errodamenduak, puntillak, likoreak, tabakoa, kafea…

Muga egon den lekuetan, kontrabandoa egiteko aukera egon da beti

Kontrabandoaren “urrezko urteak” 60ko hamarkadakoak izan ziren. Urte horietan, Baztan-Bidasoa eskualdeko biztanleen % 90ek kontrabandoa egiten zuen, emakumeak eta haurrak barne. Talde lana zen, familien eta herrien biziraupena ere ekarri zuena.

Kontrabandoa, artifizialki ezarritako mugei aurre egiteko erantzun naturala izan zen.