Bereko Benta

Bereko Benta, Izpegiko mendate gainan dagoen jatetxea da,  Erratzu (Baztan) eta Baigorri (Baxe Nafarroa) artean. Mugan dago, Erratzutik eta Baigorritik 8 kilometrora, eta Donibane Garazitik 20 kilometrora (Baxe Nafarroa).

Mendiko jatetxea izanik, jatetxeko aparkalekutik bertatik abiatuta, hainbat ibilbide egiteko aukera dago:  Auza (1304m) edo Iparla (1049) mendietara igotzea aukera bat izan daiteke, eta inguruak eskaintzen dituen ibilbideak egitea beste bat. Ibilbide hauetan, naturaz gozatzeaz gain, mendizaleak monumentu megalitikoak eta mugako mugarriak ikusi ahalko ditu. Eta noski, inguruetara txangoa egin ondotik, ez dago Bereko Bentan indarberritzea baino gauza hoberik!

Esperientzia ahaztezinak eskaintzea da gure asmoa: zaporeak eta paisaia uztartzen dituen egonaldi goxoa eskaintzea alegia.

Gurera etortzeko aitzakia eta arrazoi ugari aurkitu ahal dituzu: naturarekiko maitasuna, gastronomia, argazkilaritza, aisialdia, kirola (txirrindularitza eta mendia…)

Gosariak eta hamaiketakoak 9:00etatik 11:00etara eta otorduak 12:00etatik 16:00etara zerbitzatzen ditugu. Gure espezialitateetako bat arrozak dira; gainera, produktu ekologiko eta/edo bertako produktu askorekin lan egiten dugu.

Bertako produktuak saltzeko gune txiki bat ere badugu. bertan inguruko ekoizleen produktuak aurkituko diztuzularik: eztia, ardoak, marmeladak… 

Contacto