20 esperientzia prest ditugu zuri eskaintzeko!
Aurten inoiz baino bisita gidatu gehiago prestatu ditu Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak zuretzat! 20 esperientzia guztira Baztan-Bidasoa sentitzeko!
JAITSI 2024ko bisita gidatuen eskuorria.
Webgunean ere bisita guztien informazioa aurkituko duzu: Zer egin / bisita gidatuak atalean
Bisita gidatuak
Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak 2024ko bisita gidatuen eskuorria eta QRa prest ditu, eskualdean egin daitezkeen bisita gidatuen zerrenda bisitariaren eskura jartzeko.
Edizio berri honetan 20 esperientzia eskaintzen dira, Baztan-Bidasoa zentzumen guztiekin gozatzeko! Bisita gastronomikoak daude: taloa eta gasna nola egiten diren ikusteko, eta”kirikoketa” tailerra eta sagardo dastaketa egiteko; bisita kulturalak: herrien historia eta istorioak ezagutzeko; eta abenturaz eta kirolaz gozatzeko bisitak: eskalatzeko edo espeleologia egiteko aukera ematen duten bisitak, Bidasoko Bide Berde bizikletaz egiteko bisita…
Eskuorrian, bisitak egiteko baldintzak zehazten dira: tokia, maiztasuna, ordutegia. Eskuorri hau, eskuragarri dago Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteko establezimenduetan, eskualdeko turismo bulegoetan eta web orrian QR bidez deskargatu ahal izateko.
Bisita gidatuen eskuorria, Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak sustatu eta Nafarroako Gobernuko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak diruz laguntzen duen jarduera da.
Antolatzailea: Baztan-Bidasoa Turismo Elkartea
Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen du.