Gamioxarrea dolaretxea

XVIII. mendeko sagardo fabrika honetan lanaren eta musika tresna arkaikoenen lotura Kirikoketa hotsetan aditzen da. Dolare barroko ederra da bere arkitekturaren bihotza, eta erregimen zaharraren gainbehera kontatzen dute bere paretek aktualitate gorriz; baina nabarmentzekorik baldin bada, Jo ala Jo Kultur Taldeak herritar eta lagunekin elkarlanean birsorturiko lekua dela da.

Baztango Zaporeak dastatu eta zuen istorio honen kontakizuna lehen eskutik hartu ahal izanen duzue.

Bisitaren egitura estandarra hau da:

11:00 Harrera Arizkungo plazan->1789ko sagardo lantegira bisita->>Gosaria  ->Kirikoketa tailerra eta fini 12:30.

Hitzordua: Arizkungo plazan

Noiz

Gamioxarreako bisita gidatuak egun hauetan programatu dira:
Martxoak 3, 17, 28 eta 30
Apirilak 21
Maiatzak 4
Ekainak 1
Uztailak 20
Abuztuak 1, 8, 16 eta 22
Irailak 12
Urriak 12
Abenduak 6 Programazio hortatik kanpo, 10 pertsona edo gehiagoko taldeendako bisitak eskaintzen dira urteko edozein egunetan. Formatua adinera, motibora eta kopurura moldatzen ahal da.

Iraupena

75-90 minutu

Gutxieneko taldea - gehieneko taldea

10 pertsona gutxienez (Programatutako bisitetatik kanpo) / Gehienez 25 pertsona

Erreserbak

Aurretik erreserbatu behar da

Prezioa

Helduak 10 € (16 urtetik beheiti urririk)