16 esperientzia prest ditugu zuri eskaintzeko!
Aurten inoiz baino bisita gidatu gehiago prestatu ditu Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak zuretzat! 16 esperientzia guztira Baztan-Bidasoa sentitzeko!
JAITSI 2023ko bisita gidatuen eskuorria.
Bisita gidatuak
Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak 2023ko bisita gidatuen eskuorria eta QRa prest ditu, eskualdean egin daitezkeen bisita gidatuen zerrenda bisitariaren eskura jartzeko.
Edizio berri honetan 16 esperientzia eskaintzen dira, Baztan-Bidasoa zentzumen guztiekin gozatzeko! Bisita gastronomikoak daude, taloa eta gasna egiteko; bisita kulturalak, herrien historia ezagutzeko bisitak, abenturaz gozatzekoak, scape room, Bide Berdea bizikletaz egiteko aukera, Bertizeko Natur Parkea ezagutzekoa,…
Eskuorrian, bisitak egiteko baldintzak zehazten dira: tokia, maiztasuna, ordutegia. Eskuorri hau, eskuragarri dago Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteko establezimenduetan, eskualdeko turismo bulegoetan eta web orrian QR bidez deskargatu ahal izateko.
Bisita gidatuen eskuorria, Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak sustatu eta Nafarroako Gobernuko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak diruz laguntzen duen jarduera da.
Antolatzailea: Baztan-Bidasoa Turismo Elkartea
Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen du.