Egunon! Zer moduz? Ongi ibili!
Gurera heldu diren bisitariak berehala konturatzen dira Baztan-Bidasoan bi hizkuntza erabiltzen ditugula: euskara eta gaztelera. Gure ondare naturala, kulturala, historikoa ezagutzera etortzen dira, baita gure ondare linguistikoa ezagutzera ere. Hortaz, eta euskara pixka bat ezagutzera gonbidatzeko, Bortziriak, Malerreka eta Baztango Euskara Zerbitzuek kalean dute ONGI ETORRI HEMEN EUSKARAZ BIZI GARA eskuorri berria.
Hizkuntza gure marka dela eta hemen euskaraz bizi garela erakutsi nahi diegu bisitan heldu zaizkigunei.
Paisaia, historia, kultura, gastronomia,…dena da garrantzitsua gurean. Baita gure Ama hizkuntza ere. Euskaraz dago idatzita gure historia, euskalduna da gure kultura.
Euskara baina ez da museoetan aurkituko dugun hizkuntza edo izkribua, hizkuntza BIZIA da.
Turistei gure hizkuntza errealitatearen berri emanez eta euskaraz solastatzeko gonbitea eginez, hiztegi ttipi bat biltzen du Ongi etorri! esku-orriak. Frantsesa, katalana eta ingelelesera itzuliak daude elkar ezagutzeko eta agurtzen beharrezkoak ditugun hitz arruntenak.
Baztan-Bidasoa Turismoak argitalpena banatzen lagundu du azken urteotan eta aurten berriz egitasmoarekin bat egiten du.
Ikusi eta jaitsi HEMEN eskuorria!