Ederbidea
EDERBIDEA Nafarroa, Gipuzkoa eta Pirinio Atlantikoen lurraldeetako mugaz gaindiko europar lankidetza proiektua da. Bertan, hiru lurraldeetako 12 bazkidek indarrak batu dituzte bizikletaren erabilera sustatzeko.
EDERBIDEA 2016-2019 proiektuak INTERREG POCTEFA Europako programaren laguntza du, eta batzorde kudeatzailea Pirinioetako Lan Elkartea da. 9,4 milioi euroko aurrekontua du, eta %65a Europar Batasunak kofinantzatzen du EGEF Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren bidez.
EDERBIDEAko bazkideak Pirinio Atlantikoen Departamentua, Nafarroako Gobernua eta
Gipuzkoako Foru Aldundia dira; Imotz, Biarritz, Donibane Lohizune, Hendaia eta Irungo Udalak; Euskal Herri-Aturriko mugikortasun sindikatua, Baztan Bidasoa Turismo Elkargoa, Cederna Garalur elkartea eta Plazaola Partzuergo Turistikoa.