Deskonektatzeko ibilbideak Baztan-Bidasoan
Hainbat mendi ibilbide luze edo GR-ibilbide dago Baztan-Bidasoan: GR11 (Pirinioetako ibilbidea), GR12 (Euskal Herriko ibilbidea) eta GR10 (ibilbide frantziarra). Hortxe daude baita GR11 eta GR12 bideen arteko loturak, Bidasoko Trekking-a eta GRT5 Kulunka Bidea.
Ibilbide luze horiez gain, mendian dauden seinaleak jarraituz, badaude beste hamaika ibilbide egingarri. Hortaz, luzera eta zailtasun ezberdineko ibilbide sorta prestatu dugu gure eskualdea urratsez-urrats ezagutzeko. 20 ibilbide baino gehiago, 4 kilometrokoa laburrrena eta 25 kilometrokoa luzeena. Dokumentuan zehaztuta ikusiko dituzu ibilbide bakoitzaren baldintza eta xehetasunak.
Ikusi dokumentua eta egizu aukera!
Lotura interesgarriak:
http://senderos.nafarmendi.org/
https://www.nafarmendi.org/noticia/953/fedmeren-covid-19-eta-gero-aholkuak
Baztan-Bidasoa urratsez-urrats!