Ezagutu gaitzazu! Kanpaina

Ezagutu gaitzazu! Horixe, Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak derrigorrezko etxeratze honetan abian jarri duen  kanpaina.

Zu ezin zara gu bisitatzera etorri, baina gu zure etxean sar gaitezke. Sare sozialak baliatuko ditugu gure kideak nortzuk diren eta konfinamendu egoera hau nola jasaten ari diren ezagutu dezazun. Zure baimenarekin…zure etxean sartuko gara!

Landetxeak, hotelak, kanpinak, jatetxeak, aktibitate eta zerbitzu enpresak,…denak itxita daude. Itxita bai baina ez geldirik! Ikusi!!!!

Egunero bideotxo bat zintzilikatu dugu Facebook eta Twitterren.

Gure aktibitatea ezagutzeko sare sozialetan jarratu ahal diguzu eta Elkartearen eta eskualdeko albisteak etxean jaso nahi izanez gero, eman izena gure web guneko Newsletter-ean eta bi astetik behin gure berri izanen duzu.

 COVID’19tik BAZTAN-BIDASOA’20ra

Hementxe dituzu orain arte argitaratutako bideo guztien loturak. Egin klik argazkian eta ikusi nor garen! Ezagutu gaitzazu!!!

 

1.”Eguneratzen“.  Leihotik begiratzerakoan mundua gelditu dela iduri badu ere, gure kideak lanean dabiltza buru-belarri itzulera prestatzen. Egin klik argazkian eta ikusi nor garen!

"Puesta a punto"
“Eguneratzen”

 

2. Ixiart, Euskal Artisautza. #Ixiart, Euskal Atisautza denda Bertizeko Natur Parkean dago, Turismo Bulegoa dagoen eraikin berean. Martxoaren 14az geroztik itxita dago, baina Itziar Mielgo artisauak etxeko tailerrean lanean jarraitzen du.

Egin klik argazkian eta ikusi bideoa

Ixiart, tienda de artesanía

Ixiart, Euskal artisautza

 

3. Autxitxia Gasnategia. Autxitxia gasnategia eta denda Elizondon dago, Ziga margolariaren plazan, Muniartea zubitik hurbil. Itxita egon arren, Ramon egunero joaten da bertara gasnak mimoz zaintzera.

Egin klik argazkian eta ikusi bideoa

Quesería Autxitxia Gasnategia
Autxitxia Gasnategia

 

4. Malkorra Gozotegia. Pertsiana jaitsita dago Malkorra gozotegian eta txokolatea egiteko makinak geldirik. . Pello Alaña gozogilearekin izan gara.

Egin klik argazkian eta ikusi bideoa

Pastelería Malkorra Gozotegia
Malkorra Gozotegia

 

5. Etxalarko Herriko Ostatua. Ez dago jai girorik Etxalarko Herriko Ostatuan. Ateak itxita, Axunek lanean jarraitzen du, batez ere asteburuetan. Pizzak etxera eramateko eskaintza jarri du martxan (Etxalarren bertan).

Egin klik argazkian eta ikusi bideoa

Herriko Ostatua Etxalar
Herriko Ostatua Etxalar

 

 

 

 

 

 

 

6. Elbeteko Posada. Elbeteko Posadan jatetxea itxita dago, baina Belenek, Carlosek eta haien seme-alabek badute lana baratzean. Belen gainera ari da plater berriak asmatzen.. Probatzeko irrikitan gaude!

Egin klik argazkian eta ikusi bideoa

Elbeteko Posada
Elbeteko Posada

 

7. Iratxekoberea #landetxea (Bera). Maitetxu Leonis eta haren familia Iratxekoberea landetxea eta inguru guztia mimoz zaintzen ari dira. Larun mendira igotzeko bidean dago Iratxekoberea, naturaz iguratutako parajean.

Egin klik argazkian eta ikusi bideoa

Monte Larun
Ba al zenekien Iratxekobereatik bertatik Larunera igo ahal zarela?

 

8. Orbela aterpetxea. Beintza-Labaiengo Orbela aterpetxean ez dira haurren ahotsak entzuten, ez dago kurtso bukaerako kanpaldirik. Mikelek eta Idoiak udako kanpaldiak egin ahal izatea espero dute, euren aterpetxeko ateak lehen bait lehen zabaldu ahal izatea. Inguruko parajeak eta haiek eskaintzen duten tratu xamurra da bezeroek gehien estimatzen dutena.

Egin klik argazkian eta ikusi bideoa

Leurtzako urtegia

Beintza-Labaiengo Orbela aterpetxean kanpaldia

 

9.  Trinkete Antxitonea hostal.  Elizondoko Txokoto auzoan, Baztan bailaran dago Antxitonea hostala. Egun pertsianak eta leihoak itxita ditu. Frantzis, jabeak, erreserba guztiak bertan behera utzi behar izan dituztela kontatu digu. Halere, baikorra da, eta udan lana egin ahal izatea espero du.

Egin klik argazkian eta ikusi bideoa

Presa de Txokoto
Txokotoko presa

10. Jauregia Esnekiak. Gasna, yogurt, eneski ekologikoak. Krisiari aurre egiteko etxez-etxeko banaketari ekin diote. Mikel Azkaratek gasnategiko ateak zabaldu dizkugu euren lana erakusteko. Sartu eta ikusi!

Bertako produktuen kontsumoaren alde, bertako ekonomia berpizteko!

Egin klik argazkian eta ikusi bideoa

Jauregia Esnekiak
Jauregia e Esnekiak

 

11. Gainkoborda #landetxea (Etxalar). Patxiku Irisarri Gainkobordako nagusiak, liburuak oinarri, eta liburuaren eguna abiapuntu, istorio polit bat proposatzen digu. Amaiera zure esku dago. Konfinamenduak fisikoki mugatu egiten gaitu, baina sormena iratzartzeko eta egoeraz ausnartzeko aukera ere ematen digu. Baliatu dezagun!

Egin klik argazkian eta ikusi bideoa

Etxalar
Etxalar

12. Alkeberea #landetxea (Bera).  Laster ikusiko dugulakoan!

Egin klik argazkian eta ikusi bideoa

 

ALKEBEREA
Alkeberea (Bera)

 

13. Istarbey #landetxea #Elizondo. Karmelek eta Txumak euren landetxeko ateak itxita dauzkate konfinamendua  hasi zenetik.Orain, berriro zabaldu ahal izateko prestatzen ari dira.

Egin klik argazkian eta ikusi bideoa

Istarbey landetxea
Istarbey landetxea (Elizondo, Baztan)

 

14.  Arkupe Gozotegia  maiatzaren 12an Elizondoko gozotegia zabalduko du eta maiatzaren 15ean Iruritakoa. Elizonokoan egunero lan eginen dute, goizez eta Iruritakoan asteburutan. Horrelako albiste goxoak maite ditugu. eta zuk?

Egin klik argazkian eta ikusi bideoa

TXOKOLATEA EGITEN
Pastelería Arkupe Gozotegia (Elizondo/ Irurita)

15.  Ordoki erretegiak (Ordoki auzoa, Arizkun) maiatzaren 25ean irekiko ditu ateak. Mariak eta Txusek, erretegian lan egiten duten langileekin batera bideotxo hau bidali digute. Lanean hasteko irrikitan daude! Aupa familia!

Egin klik argazkian eta ikusi bideoa

Asador Ordoki Erretegia
Asador Ordoki Erretegia

 

Gure aktibitatea ezagutzeko sare sozialetan jarratu ahal diguzu eta Elkartearen eta eskualdeko albisteak etxean jaso nahi izanez gero, eman izena gure web guneko Newsletter-ean eta bi astetik behin gure berri izanen duzu.

 COVID’19tik BAZTAN-BIDASOA’20ra