Ba al zenekien Jauregizarreako atea Amaiurko gazteluan zegoen atea zela?
Arraiozko herrian, Baztan bailaran 8Nafarroa), Jauregizarrea dago, erdi aroko jauregi dotorea.
Beheko aldea harriz eta goiko aldea zurez eraikia, teilatu gainean usotegi laukiduna du txapel gisa.
Zenbait ikerketaren arabera, XI. mende hasieran Jauregizarrea Ursuako Martin jaunaren oinetxea zen. Ursuatar Martin, Nafarroako konkistan gaztelako tropen aliatua izan zen eta sutsuki parte hartu zuen Amaiurko setioan (1522). Haren lana eskertzeko, erregeordeak bonbarda bat eta Amaiurko Gazteluaren atea oparitu zizkion.
Borrokak, inkisizioa eta sorginkeria
1609 eta 1612 urte artan Nafarroako iparraldean sorgin-ehiza izan zen. Kasurik entzutetsuena Zugarramurdikoa izan arren, izua eskualde osora zabaldu zen eta 1612. urtean Aarraiozko hainbat emakume Jauregizarrean atxilotu eta jazarri zituzten, deabruarekin zituzten itunak aitortu zitzaten
(Egun, Jauregizarrea pribatua da eta jabeek euren eskubideekiko errespetua eskatzen dute. Esker mila)