Donamaria’ko Benta jatetxeak Bib Gourmand Michelin izena berretsi du hirugarren urtez
Donamaria’ko Benta jatetxeak (Donamaría, Malerreka, Nafarroavarra) Bib Gourmand Michelin jatetxeen zerrendan egoteko meritua jaso du hirugarren urtez jarraian. Zerrenda honetan, goi mailako sukaldaritza preziorik onenean eskaintzen duten jatetxeak daude soilik. Goi mailako sukaldaritza eginez, lehendabiziko, bigarren platera eta postrea 35€an eskaintzen dutenak. Kalitatea eta prezioa kontuan hartuta, zerrenda honetako jatetxeetan otordua egitea gomendagarria da arras.
Urrian, Madrilen egindako oroigarrien banaketan izan da Haizea Luzuriaga, Donamaria’ko Bentako sukaldaria. Eta Bib Gourmand Michelin jatetxe direla adierazten duen plaka dagoeneko Donamaria’ko Bentako ate ondoan jarrita dago.
Sukaldean Haizea Luzuriaga eta Lourdes Montoya aritzen dira lanean, Donostiako Luis Irizar eskolakoak biak; eta jangelan, Lorea Luzuriaga aritzen da bezeroak artatzen. 0 kilometro-ko eta “slow food” jatetxea ere bada Donamaria’ko Benta.
Kalitatea, berrikuntza eta zerbitzua
Bertako eta sasoiko produktu eta lehengaiekin sukaldatzen dute Donamaria’ko Bentan eta bezeroek hori estimatzen dute. Biana ez hori bakarrik, zerbitzuetan ere aitzindariak dira, hala eskualdean, bizikletak konpontzeko gunea duen jatetxe bakarretarikoa da.
Txirrindulariei eskainitako zerbitzu berezia dute. Bertara Bidasoko Bide Berdea, Ederbidea zein Eurovelo 1 bideak jarraituta iristen direnek, euren bizikleta aparkatzeko tokia eta dutxa hartzeko aukera izanen dute, Donamaria’ko jatetxeko menu goxoa dastatu aurretik.
Eta udazkenean, abenduaren 1era arte, Baztan-Bidasoko XXVII. Ehiza Jardunaldi Gastronomikoen barnean, ehiza menuak eskainiko dituzte.
Ezin gehiago eskatu! Zorionak eta on egin!
Ikusi HEMEN menuak.