Abian dira Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak
Dastatu ehiza, dastatu Baztan-Bidasoa!
Urriaren 11tik abenduaren 1era abian dira Baztan-Bidasoko Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak. Aurtengoan 27. edizioa izanen da. 27 urte ehiza eta gastronomia uztartzen.
Aurten 8 jatetxek eta ostatu batek parte hartuko dute, izan ere, iaz bezala, “Ehizatu pintxoa” ekimena martxan jarriko da Inurrieta arnotegiaren babesarekin.
Ehiza pintxoa eta Inurrieta ardoa 4€ren truke eskainiko dute Arantzako Burlada jatetxean, Iruritako Olari jatetxean, Elbeteko Posadan eta Elizondoko Futbolin ostatuan.
Jatetxeei dagokionez, 8 dira aurten ehiza menuak eskeiniko dituztenak: Bortzirietan, Arantzako Aterpek eta Burlada jatetxeak eta Etxalarko Herriko Ostatuak. Malerrekan, Donamaria’ko Bentak; eta Baztanen, Arizkungo Ordoki erretegiak, Elbeteko Posadak, Iruritako Olarik eta Oronoz Mugaireko, Urgain jatetxeak.
Baztan-Bidasoko Ehiza Jardunaldiak Baztan-Bidasoa Turismoak antolatzen ditu, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, Pirineos Exdim, Bodega Inurrieta, Berako Errotazar Artisau Produktuak eta Baztango Ehiza eta Arrantza Elkartearen babesletzarekin.
Ehiza eskaintza zabala izanen da dastagai: usoaz gain, eperrak, basurdea, oreina,… Ohiko erara egindako platerak eta baita saltsa bereziekin lagundutako menuak ere: sagar konpota, intxaur oliozpina, mahats beltz goxokia,…udazkenean egonda onddoak ez dira faltako eta kitzeko, bertako produktuekin eta esnekiekin egindako etxeko postreak.
Ikusi menu guztiak: eskuorria
Eskuorri hauek, jatetxeetan eta Turismo Informazio guneetan eskuragarri egonen dira baita Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoko eta sare sozialetan ere (Facebook eta Twitter )
#comecaza argazki lehiaketa
Aurten ere martxan da Ehiza jardunaldi gastronomikoen V. Argazki lehiaketa. Parte hartu nahi duenak jatetxe partehartzaileetan otordu goxoa egitera hurbildu eta dastatuko dituen ehiza platerei / pintxoei argazkia atera beharko die.
Ondoren, azaroaren 11 baino lehen, argazkiak info@baztan-bidasoa.com helbidera bidali. Irabazlearen izena azaroaren 14an ezagutuko da eta aurtengo Jardunaldietan 2 pertsonendako otordua irabaziko du. Halaber, argazki saritua heldu den urteko jardunaldien irudia izanen da. Lehiaketaren oinarriak www.baztan-bidasoa.com helbidean eskuragarri.
Aurten gainera #comecaza traolarekin argazki guztiak elkarbanatzeko gonbitea egin du Baztan-Bidasoa Turismoak.
Facebook eta Twitter e Instagram.
Oinarriak HEMEN
Zenbait datu:
Material grafikoko irudia joan den urteko argazki sariduna da, “Basurde azpizuna gaztainekin eta reineta saltsarekin”, Javier Salaverriak, iaz Elbeteko Posadan ateratakoa. Irabazlea izanik, bere argazkia da aurtengo Ehiza Jardunaldi Gastronomikoetako.