Baztan-Bidasoa Turismoak KLIKa Korriarekin

Baztan-Bidasoa Turismoa hace KLIK en la Korrika

Baztan-Bidasoa Turismoak KLIKa egiten du Korrikarekin

Astelehenean, apirilak 8, zapatilak jarrita Malerrekako 979 kilometroan espero zaituztegu!

Baztan-Bidasoa Turismoak KLIK egiten du euskararen alde, gure ama hizkuntzaren hautua eginda, gure kultura defendatuz eta gure izaera zainduz. Horregatik bat egiten du Korrikarekin, euskararen aldeko ekimen erraldoi honekin.

2019ko Korrika apirilaren 4ean abiatuko da Garesetik Gasteiza. Apirilaren 14ean iritsiko da helmugara,11 egun eta 2000 kilometro baino gehiago, etenik gabe euskararen alde.

Baztan-Bidasoa Turismoak KLIK egiten du Korrikarekin eta Malerrekan dagoen 979 kilometroa elkarrekin lasterka egitera animatu nahi zaitu. Hitzordua, astelehenean, apirilak 8, arratsaldeko 15:56an. 

Baztan-Bidasoa Turismoak KLIK Korrikarekin
Baztan-Bidasoa Turismoak KLIK Korrikarekin

Baztan-Bidasoa Turismoak KLIK egiten du abeltzainen alde, nekazarien alde, gure basoen alde,…

KLIK herrien alde, bertako jendearen alde, bertako saltokien alde, enpleguaren alde,…herrietan lan eta bizi nahi dugulako!

Baztan-Bidasoa Turismoak KLIK egiten du kalitatezko landa turismoaren alde.

Horregatik guztiagatik KLIK egiten du Korrikarekin!!

Astelenean, apirilak 8, Malerrekako  979 kilometroan espero zaituztegu!!!

Denak KORRIKA, euskararen alde! Denak KORRIKA, Baztan-Bidasoan kalitatezko turismoaren alde!