Labetik atera berria, Baztan-Bidasoa Turismoak eskaintzen dizkizun bisita gidatuen eskuorria!
Zure zain gaude!16 esperientzia prest ditugu!
Udaberriarekin bat eginez, bisitarien joan etorria areagotzen da Baztan-Bidasoko herrietan eta beraiei ahalik eta zerbitzu onena eskaintzeko asmoz, Baztan-Bidasoa Turismoak Bisita Gidatuen eskuorria kaleratu du bertze urte batez.
Aurtengoan 16 bisita biltzen ditu bisita gidatuen “katalogoak”, gure eskualdea goitik behera ezagutzeko: herriak, kultura, gastronomia, abentura,…
Berrikuntza ugari
Gure eskualdera datozen bisitariek bisita gidatuen eskaintza guztia publikazio bakarrean aurkitzea da folletoaren helburua.
2019ko edizioak berrikuntza ugari dakartza gainera, bai bisita kopuruari dagokionean, aurten 16 bisita daude aukeran, iaz baino 2 gehiago; eta baita bisiten gaiei dagokionean ere.
Berrikuntzen artean, Bidasoko Bide Berdean barna, Ameztia BTTk eskaintzen duen bisitaz gain, bisita gastronomikoen atalaren handitzea dugu Kortariko gasna eta Jauregia gasnategietan ateak zabalduko dizkigute gasna nola egiten duten erakusteko; Amaiurko errotan bisita eta talo tailerra/dastaketa egin ahako dugu; Esarte harategian txistorra nola egiten duten erakutsiko digute eta Iruritako Arkupe Gozotegian txokolarean prozesu guztia ikusteko aukera eskainiko digute.
Abentura alorrean, Beintza-Labaingo Lezealde kobazuloan espeleo egiteko proposamena; Bertiz Abentura Parkeko bisita eta Irrisarri Landek proposatzen duen “Baxiko Natura” ditugu. Baita Ordoki Zalditegiak proposatzen digun zadi gaineko ibilaldia ere,
Historia, artea eta herrien esparruan: Urdazubiko lezeak; Etxalarko herria; Kontrabandoa gauez; Etxalarko usateagiak; Baztan Trilogia eta Baztan Toursen eskaintza Zugarramurdi, Urdazubi, Gorramendi/Elizondo ezagutzeko.
Bisita Gidatuen eskuorrian, bisita bakoitzaren ordutegia, prezioa, erreserba telefonoa eta baldintzak zehaztuta agertzen dira.
Eskuorria Nafarroako Gobernuak babestutako egitasmoa da. Turismo departamentutik dirulaguntza jasotzen du eta bisitarientzat doakoa da. Baztan-Bidasoa Turismo Elkargoko establezimenduetan eta Turismo bulegoetan dago eskuragarri. Baita sarean eta Baztan-Bidasoa Turismo Elkargoko web orrian ere: www.baztan-bidasoa.com Ezagutu gaitzazu! Gozatu gaitzazu!