Arrantzaleak kezkatuta, aurtengo kanpaina kaxkarra izan delakoz
33 izokin bertzerik ez dira arrantzatu Bidasoan denboraldi honetan, iaz arrantzatu zenaren erdia (iaz 60 izokin)
Azken bi urteetako joera ona apurtu eta aurtengo kanpaina txarra izan dela eta, gertatutakoaren zergatien bila dabiltza arrantzaleak. Kezkatuta. Ibaiak ur gutxi darama, euri gutxi egin du…horretaz gain, presak botatzea ere eragina izan dezakeela uste dute.
Goiztiarra izan zen aurtengo “Lehenbizikoa”, sasoia zabaldu zen egunean berean arrantzatu zuen Ignacio Zalakain lezotarrak Bidasoa ibaiko lehenbiziko izokina.
Kupoa bete ez eta uztailaren 31n itxi dute 2017ko izokina kanpaina Bidasoan. Uztailaren 31n, sasoia itxi zen egunean atera zuen azkenekoa Ernesto Gainza beratarrak.