KONTRABANDISTEN BIDEA, UDALEKU IBILTARIA,
AURTENGO BERRIKUNTZA
Arrakastatsua suertatu da Arantza eta Beintza-Labaiengo aterpeek, Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoaren laguntzarekin antolatutako ekimena.
14 eta 17 urte bitarteteko gazte talde eder batek gozatu du Kontrabandisten Udaleku Ibiltariaz. Gau eta egun elkarrekin izan dira gazteak, euskaraz komunikatuz, harremanak sendotuz.
Ez dute aterpetxeetan lorik egin, aire librean baizik, mendian, gau erdian, zerua estalpe.
Ez dituzte ekintzak toki batean egin. Etapa ezberdinak joarratu dituzte Oiartzundik Beintza-Labaienera, antzina kontrabandistek urratzen zituzten bideak zapalduz. Haien istorioak ezagutuz, gure historia ezagutu dute.
Euskarak, aisiak, kirolak, Historiak eta kulturak bat egin dute Kontrabandisten Bidea, Udaleku Ibiltarian.