Mirador de Baztan
Baztango bailarara datorren orori ongi etorria egiteko toki aproposa da Baztango begiratokia. Bertatik, bailara osoko panoramikaz gozatzeko aukera izanen du bisitariak. Ziga eta Iruritako herrien artean dago bistarik zoragarrienak dituen balkoi honek, NA-2540 errepidean bertan.
Lehen planoan baserriak, azienda bordak, belaiak, basoak eta iratze-zelaiak. Urrunago bailarak, errekak eta mendiak: Legate, Alkurruntz, Gorramendi, Otanarte, Gorramakil, Auza eta Ezkaldo.
Bailaran, herriak eta auzoak dira ageri: Irurita, Lekaroz, Gartzain, Elizondo, Elbete, Zigaurre (Ziga), Etxarri eta Aitzano (Gartzain).
Nola iritsi
Iruñetik gatozela, belate eta Almandozko tunelak pasatu eta gero, N-121-A errepidea utzi eta Berroeta, Aniz eta zigara garamatzan NA-2540 errepidea hartuko dugu. Ziga pasatu ondotik, Irurita aldera, errepide bazterrean ezkerretara, Baztango begiratokia ikusiko dugu. Kotxea eskuinaldean utzi eta errepidea oinez gurutzatuta, begiratokian izanen gara.
Baztandik abiatuta, Iruritan N-121-B errepidea utzi eta Ziga aldera doan NA-2540 errepidea hartu behar dugu. Zigaurre auzoa pasatu eta gero, eskuinaldean begiratokia ikusiko dugu.
Ez ezazu argaki kamara atzendu!