ELBETEKO POSADA | Elbete

Elbeteko Posada, izen bereko herrian dago, Elbeten, Baztanen, Elizondotik arras hurbil. Zubi batek bereziten ditu herri biak. 

Osatatua Elbeteko plazan bertan dago, eliza, parkea eta frontoiaren ondoan. Ostatua eta jatetxea du barnean eta kanpoan, “busti” bat, aperitifa edo kafetxoa hartzeko terraza ederra.

Espezialitateak: sasoian-sasoiko barazkiak, entsalada epelak, Baztango haragia, arrain freskoa eta etxeko postreak. betiko sukaldaritza, ideia berritzaileekin jantzia. 

Kontuan hartzeko:  Slow Food eta 0 Km jatetxea da, bertako produktuekin lan egiten dute.

Eraikina 1804. urtean eraiki zuten, auzolanean. 1997.ean eraberritu zuten, hasierako harrizko eta egurrezko azpiegitura errespetatuz. 

Udako ordutegia: asteazkenetik astelehenera. Asteartea atseden eguna. 

Ikusi gure menua:

👇👇

Kontaktua