OLARI | Irurita
Iruritako herrian, Baztanen, dago Olari jatetxea. Elizondotik hurbil (3 km), Iruñetik 30 minutura eta Irundik 40 minutura. Jangela handia du, kartan jateko eta baita ospakizun handiak egiteko ere: jaunartzeak, lagun arteko otorduak, familia artekoak,…
Espezialitateak: Baztango txuletoia, azpizuna, haragiak eta arrainak, etxeko baratzetik hartutako sasoian-sasoiko barazkiak eta ehiza menuak ehiza denboraldian.
Urrian eta azaroan, Baztan-Bidasoa Turismoak antolatzen dituen Ehiza Jardunaldi Gastronomikoetan parte hartzen du.
Kontuan hartzeko: 1989ko abenduaren 3an ireki zituen ateak Olari jatetxeak Olondriz anaien eskutik. Ehizilariak izanik, Olari mendiaren izena jarri zioten jatetxeari, uso-pasa mendia baita Olari.
Ikusi gure menua:
👇👇
Kontaktua
- Pedro María Hualde kalea 2, 31730 Irurita
- +34 948.452.254
- restauranteolari.es