DONAMARIA'KO BENTA | Donamaria

Donamaria’ko Benta jatetxea, Donamariarako bidegurutzean kokatuta dago (Malerreka).  Bib Gourmand Michelin izena duten jatetxeen zerrendan dago, kalitate handiko sukaldaritza eskaintzen duelako preziorik onenean.

Taldeendako gela du, terraza estalia eta lorategia.

Espezialitateak: garaian-garaiko platerak eskaintzen ditue. Betiko produktuak baina era berritzailean sukaldatuta. Slow Food eta 0 km. sukaldaritza praktikatzen du.. 

Urrian eta azaroan, Baztan-Bidasoa Turismoak antolatzen dituen Ehiza Jardunaldi Gastronomikoetan parte hartzen du. 

Kontuan hartzeko: Bizikleta-gune bat dauka, Bidasoko Bide Berdea eta Ederbidea egiten ari diren bizikleta zaleei eskaintzeko. Halaber, bizikletak gordetzeko tokia eta dutxa zerbitzua eskaintzen du, inork ibilbidea otordu eder batekin akitu nahi badu. 

Ikusi gure menua: bi menu ditugu, aste tartez 23 €ko menua eta asteburutan 33€koa.

Asteburuko menua 👇👇

Kontaktua