Zerbitzuak

Ezkurra

Ezkurra Nafarroako Mendialdean, Basaburua Txikia deituriko inguruan aurkitzen da. 

Aspaldidanik bizi izan da jendea zonaldean, horren testigu dira Ezkurrako inguruetan aurki daitezken megalitoak. Ezkurraren lehen aipamenak, 1197. urtekoak dira eta mende askotan, Beintza-Labaien ibarreko herriburua izan zen. 1846. urtean aldiz, Nafarroako erreforma administratiboa burutzean, Ezkurra udalerri independente bihurtu zen. XIX. mendearen hasieran, herriak abeltzaintza eta nekazaritza oparoa zituen. Horrez gain, oihalak ekoizten zituzten hiru lantegi txiki zeuden. Burdinolek ere garrantzi handia izan zuten herriaren garapenean.

 

Zer ikusi Ezkurra inguruan

Eman izena gure Newsletter-ean eta baliatu gure eskaintzak!

Izena ematearekin batera gure establezimenduen eskaintzak eta eskualdeko agenda eta berriak jasoko dituzu.