Igantzi
Nafarroako Mendialdeko Bortziriak bailarako herririk ttikiena da eta Berrizaun, Frain, Irisarri, Unanua, Elutsa, Piedadeko Gaina eta Sarrola auzoek osatzen dute.
Ondare turistikoa:
San Juan Xar: Latsa errekaren inguruetan kokatutako ermita da. Harrian zulatutako leze bat da, behealdean hiru iturri dituena. Iturri hauek, ezaugarri sendagarriak dituztela esaten da. Carpinus Betelus zuhaitz espezie babestuagatik ere nabarmentzen da eta honegati, 1987. urtean Natur erreserba bezala izendatua izan zen.
Piedadeko ermita: S. XVI. mendeko ermita hau, Piedadeko gainean kokatua dago, Lesaka aldera doan bidearen ondoan. XX. mende erdialdera, hobekuntza handiak egin ziren eta kanpandorre ttiki bat jarri zitzaion. Bertan, harrizko fatxada originala nabarmentzen da, 1554. urtea agertzen dena, letra gotikoan. Bertako besta, iralan ospatzen da Birginaren egunean.
San Miguel Parrokia: Adituen arabera, XVI. mendekoa da gotiko berantiar estilokoa. XVIII.mendean, aintzinako oinarriari, besoak erantsi zitzaizkion, gaur egun duen oinarria geldituz. Erretaula XVII. mendeoa da eta aintzina dorrerik ez zuen arren, gaur egungo dorrea 1940. urtekoa da.
Latsaga iturria: 1747. urtekoa da eta hainbat aldaketa izan dituen arren, Arantzako Bernardo de Changok egindako harrizko frontoi originala ikusi daiteke.
Zer ikusi Igantzi inguruan
Eman izena gure Newsletter-ean eta baliatu gure eskaintzak!
Izena ematearekin batera gure establezimenduen eskaintzak eta eskualdeko agenda eta berriak jasoko dituzu.