Nor gara
Baztan-Bidasoa Turismoa irabazi-asmorik gabeko elkartea da. Baztan-Bidasoko eskualdean Turismoa sustatzea eta garatzea dugu helburu, baita sektore profesionalaren interesak ordezkatzea ere.
Jakin badakigu Turismoa eskualdeko motore ekonomiko garrantzitsua dela. Motore hori bermez eta kalitatez mugiaraztea da gure erronka.
2015ean sortu ginen. Ordutik Baztan-Bidasoa Turismoan elkarlanean gabiltza landetxeak, hotelak, alojamenduak orohar, jatetxeak, zerbitzu eta aktibitate enpresak, ekoisleak,…
Bazkideen kuotak eta ekintza turistikoak garatzeko gobernuek eta bertzelako erakundeek ematen dituzten dirulaguntzak ditugu diru iturri.
Ehun bat bazkidek osatzen dugu egun Baztan-Bidasoa Turismoa, baina handitzen ari gara eta handitzen jarraitu nahi dugu; hartara kide berrientzat ateak zabalik ditugu gurean. Familia ugaria eta zabala eraiki nahi dugu zuri, bisitari zaren horri, ahalik eta harrera hoberena egiteko. Baztan-Bidasora etortzen zarenean, etxean bezala sentitzeko.
Auzolanean oinarritutako zuzendaritza
“Auzolanean”, elkarlanean egin dugu aitzinet beti gure eskualdean eta filosofia hori dugu oinarri Baztan-Bidasoa Turismoan ere. Elkartearen kudeaketa gidatzeko 7 lagunek osatutako Zuzendaritza Batzordea du Baztan-Bidasoa Turiskmo Elkarteak. Arrazoi burokratikoak medio, lehendakaria eta lehendakariordea ere baditugu, batez ere bileren deialdiak egiteko eta admnistrazioarekin eta erakundeekin bitartekari lanetan aritzeko. Bi urtetik behin berritzen da Zuzendaritza Batzoardea, Asanblada Orokorrean egiten den bozketa medio.
- Lehendakaria: Patxiku Irisarri
- Lehendakariordea: Mari Jose Iparragirre
- Idazkaria: Belen Urrutia
- Zuzendaritza batzordeko kidea: Unai Ruiz
- Zuzendaritza batzordeko kidea: Haizea Destribats
- Zuzendaritza batzordeko kidea: Ruben Garate
- Zuzendaritza batzordeko kidea: Cecilio Sansinena
Baztan-Bidasoa helmuga
Gure eskualdea helmuga turistiko gisa eratzea, finkatzea eta lantzea da gure erronka. Gurera etortzeak merezi duela sinetsita, zuk gu aukeratzea nahi dugu.
Landa Turismoa gurean sortu zen duela 25 urte baino gehiago eta ordutik, benetako Landa Turismoaren alde lanean dihardugu. Ez dugu gure nortasuna galdu nahi, garen bezala ezagutu gaitzazun nahi dugu.
Gure herriak dira gure ondare eta erakargarritasun preziatuenak, horregatik duela 25hasi ginenean bezalaxe, benetako Landa Turismoaren aldeko apostu irmoa egiten dugu: Kalitatezko Landa Turismo Jasangarria eskaini nahi dizugu.
Gure eskualdea da gure altxorra eta altxor hau zurekin elkarbanatu nahi dugu: paisaiak, natura, historia, tradizioak, kultura, hizkuntza, sukaldaritza,… “BAZTAN-BIDASOA” sentitzea nahi dugu.
Hemen, gure etxean, zure etxean, bilatzen ari zaren hori aurkituko duzu. Lasaitasun bila bazatoz… zuhaitz baten azpian, liburu bat irakurtzen gera zaitezke; basoan itzulia egin, gure herriak ezagutu, gasna nola egiten den ikusi, taloak egin,… Sentsazio zirraragarriagoen bila bazatoz… tirolina batetik salto egin dezakezu sabelean iraulia sentitzeko.
Plan ugari eta eskaintza zabala dugu zuretzat… aukeratu gaitzazu helmuga gisa, etorri eta ezagutu gaitzazu! Sentitu Baztan-Bidasoa!