Zerbitzuak

Berroeta

Herriaren sarreran (merenderoan), harriz egindako lan ikusgarria dago. Herriko esku-langile zen Jose Lorenzo Rementegik, irudi zoragarriak landu zituen eta ondoan testua paratu zien.

Aipatzekoak dira Berroetan Iriarte Etxearen armarria (2. zk); Tourseko San Martinen ohoretan eraikitako eliza eta Erromesendako aterpetxea, Berroetik pasatzen baita Baionan abiatu eta Baztanen barna Donejakuera doan bidea.

Martin Luis Etxeberria brigadier karlistaren sorlekua izan zen Berroeta.  Gertakari historiko deigarri baten protagonista izan ez ezik, Baztango alkate izan zen Etxeberria, baita gerran kapitaina ere.

Herriko Bestak Mendekoste egunean ospatzen dira (maiatzean edo ekainean).

Herritik hurbil, Eneolito-Burdin Aroko hobiak daude (K.a. 2650-350). Trikuharri, tumulu eta harrespil itxurako hilobien ondoan, harlauza handi batzuk daude zutika: zutarriak, funtzioa eta esanahia argitu gabe duten elementuak. Ibilbidea Sorotako tumulutik, Soateko trikuharritik, Urdintzeko zutarritik, eta Elorregi eta Izkoako harrespiletan barna doa.

Zer ikusi Berroeta inguruan?

Eman izena gure Newsletter-ean eta baliatu gure eskaintzak!

Izena ematearekin batera gure establezimenduen eskaintzak eta eskualdeko agenda eta berriak jasoko dituzu.