Zerbitzuak

Aniz

Abartan mendiaren mendi-mazeleko talaian, Baztango herrririk ttipienak Baztango haraneko xarma eta izaera mantentzen ditu. Herria inguratzen duten zelai berdeak eta mendixkak bere aspaldiko nekazal tradizioaren seinale dira. Anekdota gisa oroitarazi behar da 1924an, herriko tabernako nagusia izan ezik, aniztar guztiak nekazari moduan erregistratuta zeudela.

Baztan marka duten produktuen kalitatea

Anizko Jauregia gasnategia, tradizionalki haraneko ekonomia zaindu duten sektoreek (nekazaritza eta abeltzantza, funtsean) azken urtetan izan duten garapenaren adibide bat da. Nekazal ustiapen modu berria den eko-nekazaritzak eta honen emaitza den esnearen prozesatze lanek, esneki empresa ttipi bat posible egin dute, kalitate handiko produktu ekologikoak (gasna, yogurta, irabiatuak, esnea) egiten dituen enpresa.

Disko formako hilarriak

Anizko Ama Birjinaren elizara  bideko harmailadian edo harrizko eskalinatan gauza berezia aurkituko dugu: disko formako hilarriak. Harrian zizelkatutako hileta monumentuak dira. Bi dira behin eta berriz hauetan ageri zaizkigun irudiak: bere besoetan helize-formako espiralak dituen marra paraleloz osatutako gurutzea eta Salomonen zigilua. Harri hauek bertikalki sartzen ziren lurrean, defuntuen hilobien buru izateko, eta gehienetan ekialderantz orientatuta paratzen zituzten. Gaur egun, bakar bat ere ez dago bere jatorrizko tokian, batzuk soroetatik eta bertze batzuk eliza inguruetan egiten ziren antzinako ehorzketetatik mugitu eta aipatutako lekura eraman baitituzte.

Aniztik Baztango Donejakue bidea igarotzen da, Berroeta aldera. 

Zer ikusi Aniz inguruan

Eman izena gure Newsletter-ean eta baliatu gure eskaintzak!

Izena ematearekin batera gure establezimenduen eskaintzak eta eskualdeko agenda eta berriak jasoko dituzu.