Asteburu bat zuretzat DOAN Baztan-Bidasoan! Baztan-Bidasoa Turismoak zozketa sorta martxan jarriko du zu bezalako bezeroen fideltasuna eskertzeko. Hartara, lehendabiziko zozketa martxan dago! Abenduaren 14 tik abenduaren 21era luzatuko da. 3 urratsetan soilik, doan etor zaitezke Baztan-Bidasora! 1-Sartu gure Facebooken eta egin zaitez gure laguna ( Agrupación Turística Baztan-Bidasoa Elkargoa) 2- "Me gusta" sakatu...
ARTISAU AZOKA
Tradizioa eta zaporea Ezagutu Baztan-Bidasoa gure produktuen bitartez, nor garen, nola bizi garen,... Artisau produktuak bertatik bertara erosteko aukera Hotza eta euria ari badu ere...kalean aurkituko gaituzu! Abenduaren 9an, Elizondoko plazan. Hasi Eguberriak prestatzen! Erosi bertako produktuak mahaian paratzeko: ekilogikoak, naturalak, osasuntsuak.... Eta oparitu artisau-lanak: mimoz eginak, originalak eta bakarrak. Zure...
TXONDORRAREN EGUNA
Irrisarri Land-en txondorra piztea eginen dute aurten ere, Olentzero, Euskal Herriko ikazkin ezagunena eta maitatuena omentzeko Toti Martinez de Lezea idazleak su emanen dio txondorrari, larunbatean, abenduaren 2an. Berari eskaini zaio txondorra pizteko ohorea, mitologia ardatz hartuta, euskal kultura ezagutzeko egindako lanagatik Txondorraren Eguna (abenduak 2) 11:30 Iñaki Etxepareren Txelo...
OLENTZERO
Olentzero...atzera kontaketa abian da Gutxi falta da Lesakako ikazkina menditik herrira jaisteko. Ilusioz beteriko zakua soinean, opariak ekarriko ditu onak izan direnentzat eta ikatza gaiki portatu direnetzat. Pipa ahotan duela, kapoiak, arrautzak eta botila ardoa ekarriko du otordu egiteko... Olentzeroren garrantzia ez da nolanahikoa Euskal Herriko Gabonetan, baina haren erranahia...
ONDAREA ZAINTZEN
ONDAREZAIN Elkartearen I. Topaketa Sei hilabete igaro dira, Museoen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, maiatzaren 18an, ONDAREZAIN elkartea sortu zela. Nafarroako museo, bilduma iraunkor eta bertze erakustoki publikoetako kudeatzaileen elkartea da ONDAREZAIN. Baztan-Bidasoa Turismoko kide diren Zugarramurdiko Lezeak eta Sorginen Museoak abiatutako egitasmoa da Ondarezain. Beraiekin batera elkartean dira Artetako Iruñeko Erresumaren...
ARGAZKI LEHIAKETA, PARTE HARTU!!!!
Zatoz ehiza menua DOAN jatera! Baztan-Bidasoko XXV. Ehiza Jardunaldi gastronomikoek bide erdia egin duten honetan, oso baikorra da orain arteko balantzea. Azaroaren amaierra arte, eskualdeko 10 jatetxek ehiza menuak eskaintzen dituzte: usoa saltsan, basurdea, oilagarroa,... (IKUSI HEMEN jatetxe parte hartzaileak eta menuak: eskuorria17 ) Ehiza Jardunaldi Gastronomikoekin batera, Ehiza Jardunaldi Gastronomikoen Argazki...