Ilusioz josita, proiektuz beteta eta Zuzendaritza berrituta ekinen dio Baztan-Bidasoa Turismoak urte berriari PRENTSA OHARRA Patxiku Irisarri da Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoko lehendakari berria BAZTAN-BIDASOA bisitarien helmuga edo destino gisara indartzea da erronka eta helburu hori erdiesteko bidelagun gehiago lortzea. Zu, bisitari hori, zure oporraldietarako aukeratu gaitzazun...
OHARRA! ZABALIK DA BIDASOKO BIDE BERDEA
BIDASOKO BIDE BERDEA BERRIZ ERE ZABALIK DA!!! Azken egunotan botatako elurtearen ondorioz sortutako arazoak konponduta, antzinako Tren Txikitoren trenbide zaharra berriz ere zabalik da. Ez galdu aukera eta egizu plana Baztan-Bidasoan! Ameztia BTT zentroan bizikleta alokatu eta zatoz naturaz jantzitako ibilbidea gozatzera! Doneztebetik Behobiara...plazeraz betetako 42 kilometro!
IRRISARRI LAND, GABONETAN IREKITA!
Gabon garaia, ongi pasatzeko eta disfrutatzeko garaia! IrriSarri Land irekiko du Gabonetan Parkea abenduaren 22tik urtarrilaren 7ra bitarte zabalik Egunero!! Ordutegia: 10:00etatik 18:00etara. Salbuespenak: Eguberri Eguna; Urteberri Eguna eta Errege Eguna. Egun horiean parkea eguerdiko 12:00etan irekiko da monitorea behar duten jardueretarako. Ostatu eta jatetxeetan ohi bezala lan eginen dute, eta...
ADMINISTRARI DEALDIA
Handitzen, handitzen... Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoa handitzen ari da. Gero eta kide gehiago gara, hortaz, kudeaketa ahalik eta hoberena egiteko, oraingo Turismo Tekniariarekin batera lanean jarduteko administrari bat bilatzen dugu. Gure egitasmoarekin bat egin nahi duzu? Ikusi HEMEN deialdia eta baldintzak
«AREAGO»
“Areago, istorioak belarrietara kontakizunak II” Baztan-Bidasoa Turismo Elkargoan istorioak maite ditugulako, mitologia eta kondairak, gure eskualdean izandako pertsonaien istorioak,...eta zuk horiek guztiak ezagutzea nahi dugulako... Zugarramurdiko Sorginen Museoak eta Igartubeiti baserri Museoak urtero "Areago, istorioak belarrietara" jardunaldiak antolatzen dituzte. Areago ondare berrikuntza proiektua da, lenguaia ezberdinen arteko erlazioaren bitartez, ondare...
Asteburu bat zuretzat DOAN Baztan-Bidasoan! Baztan-Bidasoa Turismoak zozketa sorta martxan jarriko du zu bezalako bezeroen fideltasuna eskertzeko. Hartara, lehendabiziko zozketa martxan dago! Abenduaren 14 tik abenduaren 21era luzatuko da. 3 urratsetan soilik, doan etor zaitezke Baztan-Bidasora! 1-Sartu gure Facebooken eta egin zaitez gure laguna ( Agrupación Turística Baztan-Bidasoa Elkargoa) 2- "Me gusta" sakatu...