Misteriozko baso eta mahastiak

Sentitu udazkena Baztan eta Bidasoan! Udazkena sentitu nahi baduzu, hostoen usaina arnastu eta sasoiko produktuak dastatu...hauxe duzu aukera!   Misteriozko baso eta mahastiak Horixe da Nafarroako Gobernuko Turismo sailak udazkenerako prestatu duen kanpaina. Udazkenean zehar hainbat ekintza proposatzen ditu eta horretan parte hartuko du, nola ez, Baztan-Bidasoa Turismoak. Gure elkarteko...

II. Ederbidea Martxa Zikloturista. Eman izena!!!

Pedalak astintzeko prest zaude? Baztan Bidasoa Turismoa II. Ederbidea Martxa Zikloturista prestatzen ari da. Bizikletaz ibiltzea gustoko baduzu, irailaren 22an, gurekin hitzordua duzu! Izen ematea HEMEN “EDERBIDEA ZIKLOTURISTA” da Baztan-Bidasoa Turismoak prest duen hurrengo ekitaldi handia. Mugikortasunarekin, naturarekin eta turismoa jasangarri baten alde pedalak astintzea baitugu erronka. EDERBIDEA ZIKLOTURISTA proba ez...

Baztango errotak ezagutzen

Giraka eta biraka, historia egiten Baztango erroten errotarriak martxan dira, giraka, historia gogoratzen eta biraka historia idazten. Gaur ibilbide berezia proposatzen dizuegu, errotaz errota, Urdazubitik Amaiurrera, Infernuko errotatik pasatuz. Urdazubiko errota Urdazubiko errota monasterioari lotutako eraikina da. X.-XI. mendeetan mojeek monasterioa altxatu zuten eta horrekin batera herriaren garapenari ekin zioten....

Zorionak Kortariko gasna!

Lekarozeko Kortariko Gasna gasnategiak aitortza jaso du Londreseko Great Taste Awards sarietan Infernuko gasna e Infernuko gasna ketua gasnak, mugak gaindituz Lekarozko Kortariko Gasna gasnategiak aitortza jaso du Londreseko Great taste Awars sarietan, jaki eta edarien arloko munduko sariketa nagusian. Urdazubiko Bengotxeatarren Etxelekua gasnategiak ere errekonozimendua jaso du. Aipatzeko da Idiazabal...

Artzain Eguna, Amaiur

Artzain Eguna ospatuko dute bertze behin Amaiurren, artzainak eta haien txakurren lana aitortzeko Abuzturen 15ean da hitzordua. Eguna goizean goiz hasiko da, Bazatan-Bidasoko ardi erakusketa eta lehiaketarekin, artisautza azokarekin eta ardi-gasna lehiaketarekin, bertzeak bertze. Baina dudarik gabe ekitaldi garrantzitsuena arratsaldean eginen den Artzain Txakur Txapelketa izanen da. Artzain txakurra, bidai-laguna...

Bizikletaz, Bidasoko ibaiaren bazterretik

Bizikletaz paisaiaz gozatuz Bizikletak udarako direla dio erranairuak eta guk ez dugu hori zalantzan jarriko. Hortaz gaurkoan, Bidasoko Bide Berdean barna bizikletaz egiteko gonbitea luzatu nahi dizuegu, antzina "Tren txikito” igarotzen zen trenbide zaharretik. Behobia eta Oieregi arteko bidea moldatuta dago eta Doneztebetik Behobiara doan tartea, mugaz gaindiko Ederbidea egitasmoaren baitan...