Baztango hegaztiak ezagutzen

Badakizu ze hegazti bizi diren Baztanen? Badakizu zeintzuk diren hegoalderako bidaietan gure eskualdeko zerutik igarotzen direnak? Baztango ehiza eta arrantza elkarteko kideak, gaiari buruz dagoen ezagutza faltarekin kezkaturik, hegaztiak ezagutzeko jardunaldiak antolatu dituzte. Helburua, Baztanen bizi diren edo Baztandik pasatzen diren hegaztiak jendeari ezagutaraztea eta balorean jartzea. Edonork parte hartu...

Etxalarko tradizioa ezagutuz

Etxalarko usategiak Urriaren 1ean hasi da sare bidezko uso harrapaketa tradizionalaren denboraldia Etxalarko Usategietan Etxalarko Usategietan, 600 urte baino gehiago dituen sarezko uso harrapaketaren tradizioa bizirik ikusteko aukera dago. Sistema berezi honek, ez du inolako arma beharrik usoak harrapatzeko eta talde lanean burutzen da, makilekin (paletekin) usoei altuera jeitsiz, zatarrekin...

Egizu Klik! Eta irabazi ezazu bi pertsonendako otordua!

Baztan-Bidasoko Ehiza Jardunaldi Gastronomikoen V. Argazki lehiaketa Partekatu zure argazkiak sare sozialetan #comecaza traola erabili!!!! Baztan-Bidasoko Ehiza Jardunaldietara bazatoz, ez atzendu zure argazki makina!  Ehiza menua edo pintxoa dastatzeak saria izan dezake! Bi pertsonendako otordu goxoa.   Nola? Parte-hartzaileak: Baztan-Bidasoko Ehizari buruzko Jardunaldi Gastronomikoetako jatetxeren batean menua/ pintxoa dastatzen duen...

Udazkenak uso, basurde eta onddo zaporea du Baztan-Bidasoan

Abian dira Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak Dastatu ehiza, dastatu Baztan-Bidasoa! Urriaren 11tik abenduaren 1era abian dira Baztan-Bidasoko Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak. Aurtengoan 27. edizioa izanen da. 27 urte ehiza eta gastronomia uztartzen. Aurten 8 jatetxek eta ostatu batek parte hartuko dute, izan ere, iaz bezala,  “Ehizatu pintxoa” ekimena martxan jarriko da Inurrieta arnotegiaren babesarekin. Ehiza...

Etxalar, usategietara begira dagoen herria

Lizaietako ituna, ehiza akordio bat baino gehiago Irailean egin dute ehiza postuen enkantea Etxalarren eta giroan antzematen da urduritasuna. Ehiza denboraldia hastear da!!!  Urriaren 1ean hasiko da, lehenik baina, Lizaietako Ituna berretsiko dute Etxalarko eta Sarako alkateek. Usoak sareetara biltzeko postuak Saran daude, mugaren bertze aldean, hori dela eta, ehizatu...

Misteriozko baso eta mahastiak

Sentitu udazkena Baztan eta Bidasoan! Udazkena sentitu nahi baduzu, hostoen usaina arnastu eta sasoiko produktuak dastatu...hauxe duzu aukera!   Misteriozko baso eta mahastiak Horixe da Nafarroako Gobernuko Turismo sailak udazkenerako prestatu duen kanpaina. Udazkenean zehar hainbat ekintza proposatzen ditu eta horretan parte hartuko du, nola ez, Baztan-Bidasoa Turismoak. Gure elkarteko...