AIZKOLEGIRA MIKROBUSEAN

Iraganera bidaia... Denboran atzera egin nahi baduzu eta Bertizeko Basoak UDAZKENEAN eskaintzen dizkizun kolore leherketaz gozatu nahi baduzu...orain duzu aukera! Urriko asteburuetan "Aizkolegira mikrobusean" bisita gidatuak eskaintzen ditu Nafarroako Turismo Departamentuak. Utzi zure irudimena aske eta egizu bidaia iraganera...irudikatu nola joaten ziren Pedro Ciga eta Dorotea Fernandez zalgurdiz Aizkolegira, mendi...

SARE BIDEZKO EHIZA HARRAPAKETA

Urrian ehiza denboraldia hasten da Baztan-Bidsoan eta Etxalarren era berezian bizi dute urteko sasoi hau. Usoak sare bidez, eskopetarik gabe, harrapatzen dituzte Etxalarren . XIV. mendean du jatorria ehiza modalitate honek eta solik Etxalarren mantentzen da usadio hau, Iberiar Penintsulako bertze inon ez. Bertatik bertara ikusteko aukera duzu urrian eta...

USO USAIA DARIO ETXALARRI

Iruñari zezen usaia dariola erraten da Aldaz Anaien zurgindegiko langileak entzierroetarako hesia jartzen hasten direnean, eta berdin...uso usaia dario Etxalarri, urria iristear dagoenean Urduritasuna, azkeneko prestaketa lanak postuetan, sareetan,  paletak,... Etxalarren ehiza denboraldiaren iritsiera arnastu egiten da. Urriaren 1ean hasiko da, lehenik baina, Lizaietako Ituna berretsiko dute Etxalarko eta Sarako...

PASTORALA ETXALARREN, DENA PREST!

"Karmen Etxalarkoa" pastorala,  larunbatean, irailaren 16an eta igandean, irailaren 17an, antzestuko dute Etxalarren Arratsaldeko 15:30ean hitzordua duzu herriko frontoian. Oraindik ere sarrera erosteko garaiz zaude...ez zaitez tokirik gabe gelditu! Pantxika Urruty-ren zuzendaritzapean, 100 aktore eta aktoresa baino gehiagok antzestuko dute Patric Merimée idazle frantzesaren eleberrian oinarritutako pastorala. 1845ean idatzi zuen "Carmen"...

OHARRA! BIDASOKO BIDE BERDEA ITXITA!

BIDASOKO BIDE BERDEA Larrakaitz tunela ITXITA! Sunbilla eta  Igantzi artean Arrazoia: konponketa lanak Data: irailaren 18tik urriaren 4ra OHARRA: BideBerdea itxita oraindik

ERRAIDAZU NOLA IBILTZEN ZAREN…

...eta nik erranen dizut ze motako turista zaren Azken aldi honetan Baztan-Bidasoan izan bazara, konturatuko zinen Xorroxingo ur-jauzia nahitaezko bisitagune bilakatu dela Turista eta bisitarien kopurua hain da handia, Baztango Udalak eta Nafarroako Gobernuko Turismo Departamentuak  neurriak hartu behar izan dituztela. Gorostapoloko auzoan kotxeak gora eta behera, karrika estuak kotxez...