BAZTANDARREN BILTZARRA’18

Baztan bailarako 15 herrien arteko besta Uztailaren 22an ospatuko da aurtengo Baztandarren Biltzarra, Baztan bailara osatzen duten 15 herrietako biztanleen besta alegia. Almandoztik, Amaiurrera, Berroeta, Aniz, Ziga Oronoz-Mugairi, Arraioz, Irurita, Gartzain  Lekaroz, Elizondo, Elbete, Azpilkueta, Arizkun eta Erratzuko baztandarrak bilduko dira Elizondon, orga desfilean goizean eta bazkalondoan ondoren.    ...

ZUBIGAINEKOA, bake ituna

Lesakako Sanferminei buruz ari bagara, Zubigainekoaz ere ari gara Uztailaren 7a, San Fermin eguna, Lesakako festetako egun handia da. Lesakarrek irrikaz itxoiten duten eguna, bertze behin "Ezpatadantzariak" Onin errekaren ertzeetan dantzan ikusteko. "Zubigainekoa" da Lesakako festetako ekitaldi nagusia, XV. mendean auzoen artean erdietsitako bake itunaren adierazgarri. Urtero egiten dute dantza,...

BIZIKLETA GAINEAN Baztan-Bidasoa ezagutzeko bertze modu

Bizikletaz egiteko ibilbide gidatuak...bazatoz? Endarlatsan inauguratu dute Nafarroako Gobernuak martxan paratutako "Bizikletaz egiteko ibilbide gidatuen" ekimena. Bertan izan dira Manu Ayerdi, foru gobernuko lehendakari ordea; Maitena Ezkutari, Nafarroako Gobernuko Turismo Zuzendaria; Marisol Garmendia, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Diputatua, Lesakako alkatea eta hainbat elkarteren ordezkariak, bertzeak bertze MikelAlbisu, Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoko EDERBIDEAko...

EKAINEKO AGENDA

Zer egin nahi duzu? AGENDA potolo-poloto Baztan-Bidasoan!  Ikusi gure AGENDA Klikatu HEMEN eskualdean dauden erakusketak eta bisita gidatuak kontsultatzeko (bisita gidatu kulturalak, gastronomikoak, naturan barna,...) Egin KLIK eta eskura izan Baztan-Bidasoko Turismo Bulego, Informazio gune eta interes guneetako telefonoak eta ordutegiak (Nafarroako Turismo Departamentuaren webgune ofizialetik hartutako informazioa)      

SAN JUAN SUAK

Sua & Ura, udako sosltizioa ospatzeko  Eguzkiaren aroaren etorrera ospatzeko oraindik ere errito ugari mantentzen dira Euskal Herrian Sua, "sarna fuera, ona barnera, txarra kanpora San Joan Bautista..." Horrelaxe erraten dute Batzan-Bidasoan San Juan suak saltzen ari direnean. Salto aurrera eta salto atzera, izpiritu txarrak uxatzeko, belar txarrak erretzeko, gaitzak...

BIDEAK EHUNTZEN, Nafarroa urratsez urrats

Baztan-Bidasoa Turismoak bat egiten du Nafarroako Gobernuko Turismo sailak martxan jarritako ibilbideen ekimenarekin     Bi dira eskualdean, ekimen honen baitan egin ahal diren ibilbide gidatuak: "Pottoka urdinaren" ibilbidea eta  Xorroxingo ur-jauzira ibilbidea. Egizu aukera eta zatoz gurekin!    Zugarramurdi eta Urdazubi artean, "Pottoka urdinaren" ibilbidea dago. Azketa jatetxetik aterata,...