PILOTAREN UNIBERTSOA URDAZUBIN

Beste urte batez, Bertizko Partzuergo Turistikoak, Urdazubiko udal frontoian, gure zonaldean hain errotuta dauden pilota modalitate ezberdinen erakustaldiak antolatuko ditu. Hala nola, Paxaka, larruzko pala eta Zesta Punta. Pilota erakustaldi hauek musikaz alaiturik egongo dira, eta gainera partida guztiak Jai Alai-ko Xabier Gamarra profesionalak komentatuko ditu, bai turistek eta bai bertakoek partidak zuzenean goza ditzaten. Hau dena aurrera eramateko, Urdazubiko udaletxeak, eta bertako eta nafarroako babesleek parte hartzen dute.
Abuztutak 21, larunbata, 19:30etan. Pilota erakustaldiaren ondoren, herritarrek prestatutako lunch bat dastatu ahal izango da. 
Irailak 4 , larunbata, 19:30etan. Pilota erakustaldiaren ondoren, patata tortilla txapelketa eta dastaketa izango da.
Irailak 12, igandea,12:00etan. 10:30etan, artisau azoka izango da herriko plazan. 12:00etan pilota erakustaldiak. Ondoren, Paella dastaketa.
Informazio gehiago eta kartela ikusteko, klikatu hemen.