Partzuergoko landetxeen bidaia Zuberoara

Pasa den azaroaren 26an, Zuberoako Larrau eta Santa Grazi herrietako landetxeak ezagutzeko ateraldi bat antolatu zen eta bertan Hiruak bat elkarteko hogei jabek parte hartu zuten. Mota honetako ekimenak hagitz aprobetxagarriak izaten dira partehartzaileentzat, izan ere bertze zonaldeetako landetxeen funtzionamendua ezagutzeko aukera ederra eskaintzen baitu eta beraien establezimendurako ideiak ere hartzen baitituzte. Holtzarteko arroileko zubia bisitatzeko ere aprobetxatu zen eguna eta baita bazkideen artean esperientziak trukatzeko ere. Gure eskerrik beroena, egun guztian zehar hain ongi hartu eta gidatu ziguten Etcheto familiarentzat.