Olari jatetxeak bere paretak arte galeri bihurtu ditu, behin behineko erakusketak eskainiz, tabernan nahiz jatetxean, bere zerbitzu propioez gain.
Ana Mari Marín, Rafael Ubani Villareal eta Narciso Rota margolaritzan eta Xabier Landa (2008ko Gourmand World Cookbook saria, Nazioarteko Canon Internacional Argazkilaritza Saria …) eta Martin Zalba argazkilaritzan, ekimen berri honetan parte hartzen dutenen arte daude. Ekimen hau izen eta estilo berriei irekita dago.
Artea eta sukaldaritza Iruritan elkartzen da, geroari begira dagoen ekimen honetan, Olari jatetxeak bultzatzua, non Baztan Balleko bi arlo garrantzitsuak topatzen dira, hauek toki berean uztartuz eta orekatuz beraietaz gozatzeko.
Ekimena azaroaren 10tik abiatzen da Ana Mari Marineren akuarela bilduma batekin, abenduaren 27 arte. Jarraian Xabier Landa (abenduaren 29tik – otsailaren 14ra), Narciso Rota ( otsailaren 16tik – apirilaren 4ra), Martín Zalba ( apirilaren 7tik – maiatzaren 23ra) Bardeetako gau argazki bilduma batekin eta Rafael Ubani Villarreal (maiatzaren 25tik – uztailaren 18ra) baztandar paisaien aukeraketa batekin.