Bidasoako Pedalak | BTT ibilbidea

Bidasoa Pedalak, Bidasoko ibilbidea bizikletaz egiteko antolakuntza guztiaz arduratzen den enpresa da. Ibilbideak 190km ditu eta 4 edo 6 etapatan egin daiteke (bakoitzaren nahiaren arabera).

Ibilbidea Donezteben hasi eta bukatu egiten da, eta mendi bideetan barna, Nafarroa, Lapurdi eta Gipuzkoako lurraldeetatik igarotzen da.

Mendia eta itsasoa uztartzen dituen ibilbide zoragarri hau egiteko material guztiaz (mapak, ibilbide liburua,…), alojamenduen erreserbaz eta ekipajearen garraioaz Bidasoako Pedalak arduratuko da. Astindu pedalak eta gozatu Baztan-Bidasoko paisaia, kultura, gastronomia eta herriak. 

Kontaktua