Inauteetako pertsonaiak

Joaldunak, Zako-zaharrak, Iñude eta artzaiak, Damak... Eskualdean baditugu hainbat inauteri eta pertsonaia ezagun. Ituren eta Zubietako "Joaldunak" horietariko batzuk dira. Malerrekako bi herrixka hauetako inauteriak, urtarrileko azken igandearen hurrengo astelehen eta asteartean ospatzen dira. Aurten urtarrilaren 29an eta 30ean izan dira inauteriak. Astelehenean Zubietako joaldunek Iturengoak bisitatu zituzten, eta biharamunean...

Inauterietan murgilduta Baztan-Bidasoa

Inauteriak, sustraitutako tradizioak Debekuak debeku, inauteriak gaur egun arte iraun duen besta izan da. Baztan-Bidasoa eskualdean ezagunak dira Ituren eta Zubietako inauteriak, non joaldunak joan etorrian aritzen dira joareak astintzen, segizioaren buru "Artza" dutelarik.  "Artza" bada ere Arizkungo pertsonaia nagusia. Erratzun "Damak" ateratzen dira bonboa jotzen. Beran "Iñudeak  eta Artzaiak"...