Olentzero Bertizera iritsiko da abenduaren 16an
Urtero bezala BKZ -eren eskutik, Olentzero Bertizen egonen da. Baserritik jaitsiko da parkean duen txondorra ikuskatzera eta bidenabar haurrekin egoteko eta haien eskutitzak jasotzeko baliatuko du bidaia.
Goizean zehar, haurrak inguruko baserrietan ibiliko dira, urtetxak eskatzen. Baserriz-baserri ibiliko dira trikitixaren musikak alaituta, kantuan eta dantzan, Eguberri giroa xoko guzietara eramaten.
Goiz erdian gosaria egiteko taloak janen dituzte txikiek eta ondotik Olentzero agertuko da. Ez du oraindik erran noiz iritsiko den baina Olentzero magikoa denez, ziur gaude haurren eskutitzak hartzera agertuko dela. Eskutitzak eskuratzea arras garrantzitsua da Olentzero eta Maridomingirentzat, horiek eskutan prestatuko baitituzte Gabonetarako opariak. Haurren eskakizunak betetzen siatuko dira, nolanahi ere Olentzerok aurreratu digunez, gaizki portatu direnentzat “ikatza” prest dauka.
Programa:
10:00etatik 14:00etara
-Baserriz baserri kantuan eta urtetxak biltzen.
-Talo gosaria
-Olentzerori eskutitza ematea
Prezioa: 15€. Gosaria barne (talo eta edariak).
(3 urte baino gutxiago duten huarrek doan)
Izen-ematea: Aldez aurretik erreserbatu behar da:
Tel.: 948 59 23 22/ 646 75 57 60 info@navarraaventura.com
Gutxienezko taldea 20 lagun
Ez galdu aukera! Plazak mugatuak dira!