Lesaka. Bizikletaren astea

Bizikletaren Astea

Asteartea, ekainak 21

19:00 Solasaldia. Igone Mariezkurren. Westfjords: Islandia ezezaguna bizikletaz

Asteazkena, ekainak 22

10:00 bukatzen ari diren bide berdearen lotura oinez estreinatuko dute jubilatuek

17:00-20:00 bizikletak konpontzeko bi tailer. Lehenengoa gaztetxoei zuzendua (2006 eta 2012 artean jaiotakoak) eta bigarrena helduei zuzendua (16 urtetik gorakoak). Tailer hauetan parte hartzeko, nahitaez eman behar da izena, ekainaren 17a, ortziralea, baino lehen, karteletan agertzen den QR kodea eskaneatuz online edo fisikoki Lesakako kiroldegian.

Ortzirala, ekainak 24

17:00 Bide berdearen irekiera herrikoia eginen da bizikletaz, Plaza Zaharretik abiatuta.

Ibilbidea bukatzean, Zirkun Zirko: Bidaibizitzen ikuskizuna izanen da plazan, haurrei zuzenduta.

Larunbata, ekainak 25

08:30 Prentsaurrekoa. Lesakako Udalak sortu duen Bizibide BTT eremuaren aurkezpen ofiziala

09:00 Bi ibilbide gidatu antolatuko dituzte Harriondoa kultur etxetik, Basque MTB enpresaren laguntzarekin. Hauetan izena ematea ere derrigorrezkoa da, ekainaren 23a baino lehen.

Azkenik, asteari bukaera emateko, Andra Mari Zaharren Egoitzaren txanda izango da. Bertakoei, Nagusikleta izena duten triziklo batzuetan paseotxo bat emanen diete.