Elizondo. Kontzertua. Olaia Inziarte

OLAIA INZIARTE

Kontzertua

Ordua: 18:00 h
Lekua : Arizkunenea

Olaia Inziartek bere lehen diska “Lehenengo Lepotikan Burua” kaleratu du, sonoritate tradizionalera abangoardistarekin harilkatuz. Nafarroan gero eta indar gehiago hartzen ari den energiaz eta jakinguraz betetako artisten belaunaldi berriaren parte da.
Kokatua dagoen soinu-espazioaren adierazpena dugu diska hau. Melodia gogoraerraz eta alternatiboetan oinarritutako konposizioetan pop ilunena aurkitzen dugu,
Billi Elish bezalako artistak emulatuz edo Nafarroako herri kantutegiari erreferentzia eginez.
Bere burua ezagutzen dabil esperimentatzeko grina du eta ez dio euren nahiei mugarik jarriko. Hala ere, nondik datorren ez du inoiz ahazten eta horri buruzko aipamenak egiten ditu maíz.
Sortutako soinu-pieza bere etxea eta haren sustraiak dira, intimitateari abesten dion kantua.