Bera. Kontzertua

Alos Quartet eta Amaia Elizaran

Kontzertua

Lekua: Altzateko plaza
Ordua: 19:00
Iraupena: 80 min
Argibide gehiagowww.alosquartet.com
Antolatzaileak: Berako Kultur Batzordea eta  Berako Udala

Alos Quartetek –Xabier Zeberio, Lorena Núñez, Francisco Herrero eta Iván Carmona-  taldearen XX. urteurrenaren ospakizun kontzertu berezietan zuzenean grabatutako disko berria aurkezten du, bere ibilbideko bakarkako bosgarren lana.

Gasteizko Principal Antzokian (Aitzinafolk), Donostiako Victoria Eugenian, Tolosako Leidorren eta Bilboko Azkuna Zentroan (Loraldia) eskainitako 4 emanaldietan Jean Phocasek grabatua, hainbat musikari lagunen partehartzearekin, taldeak bere ibilbideko doinu esanguratsuenak biltzen dituen lana osatu du.

Emanaldi berezi hauetan sortutako magia eta Alos Quarteten zuzenekoetako esentzia gordetzen ditu disko berriak. Zuzeneko energia eta bapatekotasun zoragarriz ondutako 18 konposiziotan, taldearen hainbat doinuren bertsio berrituak eta inoiz erregistratu gabeko piezak nahasten dira.

Aipatzekoa da Alos Quartetek kontzertu hauetan bidelagun izan dituen aparteko artisten zerrenda; Oreka Tx, Izaro, Hertzainak taldeko Josu Zabala eta Gari, Gorka Hermosa, Oskorri taldeko Natxo de Felipe, Anton Latxa eta Bixente Martinez, Aitor Etxebarria, Iñigo Egia, Ivan Alzate, etab.