Baztan. Orakunde

“Orakunde”

Haurrei zuzendutako inauteri besta

Goizean, haurrak kalejiran ibiltzen dira herrian barna eta jolasean aritzen dira plazan edo frontoian.

Ondotik bazkaria izaten dute eta bazkalondoa oilarra harrapaketa egiten dute, begiak estalita eta eskutan egurrezko ezpata dutelarik.

Jolasaren ondotik merendua eta dantzaldia egunari amaiera emateko.