Arantza. Inauteriak

Inauteriak
Otsailak 2, ortzeguna
  • Goizean Mozorro Zurien gosaria Primi ostatuan.
  • 11:00etan Mozorro Zuriak eskolara bisita eginen dute puxka-puxkak edo bizkarrekoak paratzeko.
  • Ondotik Azkilarrea, Aientsa, Eguzkialdea eta Bordalarrea auzoetan baserriz baserri eskean ibiliko dira.
  • Arratsean, Mozorro Zurien afaria Primi ostatuan.
Otsailak 3, ortziralea
  • Goizean Mozorro Zurien gosaria Primi ostatuan.
  • Ondotik Mozorro Zuriak herrian etxez etxe puxka-puxka ibiliko dira.
  • Eskolako haurrak puxka-puxka ibliko dira. Zaharrenak baserri auzoetan eta gazteenak herrian.
  • Eguerdian Mozorro Zurien bazkaria Burlada ostatuan.
  • Ilunabarrean Mozorro ttikiei harrera eginen diete.
  • 21:00etan bertso afaria Aterpean, Iker Zubeldiarekin eta Joanes Illarregirekin.
  • 01:00etatik aitzinera musika gorapean Belfast taldearekin.
Otsailak 4, larunbata
  • Goizean eskolako haurrak baserriz baserri eskean ibiliko dira.
  • Eguerdian Mozorro Zurien bazkaria Pabloenean.
  • Arratsaldean, haur, gazte eta heldu mozorrotuen kalejira.
  • 19:00etan Mozorro Zurien herri kirolak frontoian.
  • 00:30etik aitzinera musika gorapean Bizphiru Pelau taldearekin.